SASOI BARRIAK ERRONKA BARRIAK Hezkuntza Mundua, ikaslea ulertzeko

SASOI BARRIAK ERRONKA BARRIAK

Hezkuntza Mundua, ikaslea ulertzeko era barri baten aurrean aurkitzen da, paradigma barri baten aurrean esan daikegu. Paradigma hitzak errealitatea ulertzeko eta berari aurre egiteko era barriak erabiltzean datza.

Hezkuntzari jagokonez, neuro-zientziak pertsonen burmuinaren garapena nolakoa dan, bere faseak, bere ezaugarriak eta beste hainbat ezagutza eskeintzen deuskuz. Hau dala eta, ikasgeletan doguzan ikasleak hobeto ezagutuko doguz. Ikaslea hobeto ulertuz, bere garapena hobeto geureganatuz, honeri erantzuteko ikaste metodo barriak garatu beharrean dihardogu, eta horretan datza gaur eguneko erronka nagusia.

Lehen urratsa, ziur asko, irakasleok ikasleekiko dogun pertzepzioa eta sentsibilitatea aldatzea izan daiteke. Howard Gardneren Adimen Anitzetako teoria kontutan izanik; edota Havardeko Unibertsitateko “ proyect zero”-ko lanak aintzat hartuta,  ikaslea beste begirune bategaz atzematea errezagoa egingo jaku.

Ikasleen prestakuntza barri baterako bidean, orain dala urte batzuk hezkuntza munduan funtsezkoak diran konpetentzietara bideratu zan.  Kontzeptu honek bere baitan hezkuntzako beste sasoi batzuetako irizpideakaz alderatuz, ikasten danaren erabilera praktiko bat bultzatzea bilatzen dau; hau da, jakitea eta egin nahia bilatzeaz gain, egiten jakitea da helburu nagusia.

Erronka barri honeek aurrean izanda, ze nolako irakasleak behar diran eta ditugun jakitea ezinbesteko lana da.

Jacques Delorsek zuzendutako batzordeak egindako txostenaren arabera, HEZKUNTZA, lau oinarrizko ikasketan oinarritzen da:

  1. Ezagutzen      ikastea
  2. Egiten      ikastea
  3. Alkarregaz      bizitzen ikastea
  4. Izaten      ikastea.

Orokorrean, gaur egungo irakaskuntzak batez be  ezagutzen ikasteari emoten deutso garrantzia eta neurri txikiago baten egiten ikasteari.

Hezkuntzak, pertsona bakoitzaren sormena biztu, suspertu eta bultzatu egin beharko leuke.

Egindako ikerketek, irakasleek ikasleen arrakastarako daukien eragina azpimarratzen dabe. Hau dala eta, Hezkuntza munduko profesionalek izan behar dabezan gaitasunen definizioa behar beharrezkoa da.

Escolano Benitok, hiru ezaugarritan bereizten dau irakasleen betebeharra:

  1. Teknikoa
  2. Giza eta etikoa
  3. Ikaslearen arlo pertsonala asetzeko gaitasuna.

Irakasleak bere irakas-arloa ondo ezagutu behar dau, jakina, baina horrez gain, bere ikasleen ikasketa bultzatzeko informazioaren kudeatzaile ona eta baliabideen administratzailea be izan behar dau.

Irakaslearen lanak ikasleen protagonismoa indartu behar dau. Irakasle-instruktorea izan beharrean irakasle-bitartekaria proposatzen da eredu honetan.

Hona hemen irakasle eredu bien arteko desbardintasun batzuk:

EREDU TRADIZIONALA GAUR EGUNGO IRAKASLE EREDUA
1.- Irakasle instruktore
2.- Irakaskuntza azpimarratzen da
3.- Indibidualista
4.- Ez dau baliabiderik sortzen
5.- Norabide bakarreko didaktika
6.- Egia, bide bakarra ikasteko
7.- Ikaslearen autonomia mugatu egiten dau
8.- Teknologia barriak ez dagoz programazioetan 1.- Irakasle bitartekari

GAUR EGUNGO IRAKASLE EREDUA
1.- Irakasle bitartekari
2.- Ikaskuntza azpimarratzen da
3.- Talde lanean dakiana
4.- Baliabideak sortu eta kudeatu egiten ditu.
5.- Norabide biko didaktika, ikerketan oinarrituta.
6.- Errakuntza ikasteko bidea da.
7.- Ikaslearen autonomia bultzatu egiten dau
8.- Teknologia barrien erabilera kurrikulum barruan dago. IKTn erabileran aditua da

Hau aztertu ondoren eta irakaskuntza kalitatezkoa izan daiten, preminazkoa da irakasle batek daukazan konpetentziak ezagutzea. Honetarako ezinbestekoa da eginkizunaren ebaluazioa egitea.

EBALUAZIOAREN HELBURUAK
• Formakuntza beharrizanak ezagutu eta formakuntza plana osotu.
• Ardatz diran pertsonak ezagutu.
• Ebaluatuaren asmoak eta kezkak ezagutu.
• Lanean motibatu eta erakundearen helbuetan inplikatu.
• Eginkizunaren azterketa osotu.
• Erabakiak hartu.

ONDORIOZ…
Irakasle/langileen errendimendua hobetuko da.

Erakundearen/ ikastetxearen emaitzak hobetuko dira..

Nerea Begoña Lopategi

Entrada anterior
Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: