Leiden, Holanda, apirilaren 20tik 25era. Intervisitationen kronika


Holandar lankideek euren hezkuntza sistema ezagutzeko antolatu dute aurtengo bisita eta saiatu dira azaltzen euren ustetan dituzten gauzarik interesgarrienak

Ostiralean, harrrera eginda eta afariaren ostean hurrengo egunean, 21ean larunbata, sinposio batekin hasi ginen. Unibertsitateko ezberdineko adituak eta europar komunitateko zenbait pertsonek holandar hezkuntza sistema aurkezten digute eta bereziki konpentziak lantzeko duten planteamendua.

Igandean Leideneko udaletxeko bisita izan genuen eta geroago hirikoa.

Astelehenean, ikastetxeetako bisitak hasi ginen. Bost taldetan banaturik, Holandan zehar banatu ginen, Hayatik Germetera, Ámsterdam, Rótterdam, Harlem eta bestet batzuk ezagutuz ere.

.Talde bakoitzak berak egindako bisitari buruzko txosten bat osotu zuen eta ilunabarrak izan ziren momentuak elkarjartzeko ikusitakoa eta horretaz norberaren eritzia emateko ere.

Honekin batera doakizue nire taldearen txostena.  Holandako, Ucraniako, Ingaleterrako, Esloveniako, eta Alemaniako forokideak egon arren, partaide gehien zuen foroa espainiarra izan zen

Holandar lankideak sano saiatu ziren euren hezkuntza sistema azaltzen, nahiz eta guztiok ezin  ikusi gehien interesatzen zitzaiena. Horrela gertatu zen  behar bereziko ikasleen trataeraz interesaturik zeudenekin.

Bisitaldiak beti interesgarriak dira eta gai garrantzitsuak planteatzen dituzte. Nire kasuan, hausnartarazi  egin dit efizizientziaz eta ekitateaz; horiek baitira, ondo orekatuta daudenean,  hezkuntzaren kalitatea bermatzen dutenak

Itzelezko egoitzak ikusi ditut guk ditugunekin zerikusia ez dutenak, eremu irekiak, egoitzaren barruan plazak, kristalak eta argia.. Ikasgela irekiak eta cristales  inguratuak, begi bistan. Lan taldean ekintzak egiteko altzari egokituak, lan gelak eta liburutegiak ikasleek etengabe eta nahi dutenean erabiltzen dituztenak. Gure ikastetxekoak  baino  zeharo desberdinak.

Hezkuntza dohainik da 18 urte arte. Ez daude ez jangelarik ezta eskola garraiorik ere. Bizikletaz joaten da  eskolara eta etxeko bazkaria eramaten da.

Baina guztia ez da arrakastatsua. Ikasleagoa hamabi urtekin hasten da bere ibilbide profesional. Egindako froga baten arabera badoa ikastetxe batera edo bestera. Horregatik ikusi genituen hainbat ikastetxe batxilergorantz bideratuta zeudela (%65 neskak), beste batzuk  lanbide profesionalerantz espezialitate desberdinetan. Hori guztia  froga horretan ateratako notaren arabera. Eta esan egin ziguten, baina guk ikusi ez,  zailtasunak dituztenek ikastetxe berezietan jasotzen dutela laguntza.

Ondorioa: Bikaintasuna, bai, baina….. ekitatea? Hau baloratzen badugu “utz gaitzatela gauden moduan”. Hobeagoak garela uste dut. Horrek ez du esan nahi bikaintasun horren bila aritu behar ez garenik. Ez da, Bolivarrek dicen moduan, azpitik berdindu behar, ikasle GUZTIEK  arrakasta handiko maila lor dezatela  baizik .

Neli Zaitegi

2012ko maiatza

 

 

 

Deja un comentario

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: