IRAKASLEEN GAITASUN EBALUAZIOA: 360⁰ko ESPERIENTZIA

Badaramatzagu urte batzuk, ikasleek zer eta nola ikasi behar duten eztabaidatzen eta hauen gaitasunak ebaluatzen. Baina guk, irakasleok, badakigu zeintzuk diren geure lanerako behar ditugun gaitasunak eta eguneroko lanean nork ebaluatzen gaituen?

Hau dela eta, Ikastolan Zuzendaritza Taldeak,  irakasleen klaustro osoarekin batera Ikastolako Pertsonal osoaren  gaitasunen balorazio sistema eta balorazio pertsonalerako proposamenaegin genuen.

1.- ZERTARAKO EGIN ZEN ?

  • Hobekuntzarako lan tresna izateko.
  • Norberaren puntu sendoak eta hobetze arloak ezagutzeko, era berean Ikastolako Proiektua hobetuz.
  • Hau guztiau, giro zintzo, konfiantzazko eta arduratsuan eginez.
  • Ikastolako Pertsonal osoaren ( irakasle eta pertsonal ez irakasle) gaitasun mapa osotzeko.
  • Prestakuntza planak adosteko.
  • Pertsona guztien,  hazkuntza pertsonala eta profesionala handitzeko, Ikastolaren onura bilatuz.
  • Aintzat hartzeko prozesurako datuen berri jakiteko.

Gaur egun pertsonak dituen erantzukizunetatik aparte, beste batzuk onartzeko dituen gaitasunak hobeto ezagutzeko.

2.- NOLA EGIN ZEN ?

1.      Ikastolako lanpostu bakoitzak gaur egungo erronkei erantzuteko, zer nolako  gaitasunak izan behar dituen definitu zen.

2.      Gaitasun horiek neurtzeko, baliabide informatikoa sortu zen.

3.      Pertsona bakoitzaren ( irakasle eta personal ez irakasle) ebaluazioa egin zen:

  • Pertsona bakoitzak bere ebaluazioa
  • Bere ikasleek
  • Familiek
  • Berarekin lan zuzena egiten duten sei kidek
  • ZTko kide batek (Zuzendariak,  Ikasketa buruak,  Koordinatzaileak  edo Administrariak)

 

4.      Bakoitzaren baloraziotik ateratako ondorioak, pertsona eta profesional arloa hobetzeko baliabide bezala ulertuz.

5.      Norbere buruari eta beste kideei egindako balorazioak honako ezaugarri hauek izanik:

  • Baliogarria.
  • Koherentea.
  • Begirunez egindakoa.
  • Zintzoa eta gardena.
  • Hurbila eta enpatikoa.
  • Konpromezuzkoa.
  • Arduraz egindakoa.

Ebaluazioaren mugak:

  • Jarrerak eta jokabideak ebaluatuko dira, ez pertsona bera.
  • Balorazioak ebidentzietan oinarrituta egingo dira.

 

7.- Langile bakoitzak Hobekuntzarako laguntzaile bat izango du. Hobekuntzarako laguntzaile honek, bere  ardurapean dagoen pertsonaren  datu guztiak jaso eta aztertu ondoren,  elkarrizketa baten bidez emaitzen “feed-back”a emango dio.

8.- Prozesutik jasotako informazio guztia isilpekoa izango da.

 

3.- EKARRITAKO ONURAK: PERTSONARI ETA ERAKUNDEARI

  • Errealitatean oinarritutako ebaluazioa da eta ez teoria mailakoa.
  • Apaltasuna behar da norberaren ahuleziak onartzeko.
  • Norberaren alde ezkutuak ezagutzea ahalbideratzen du.
  • Koherentzia:  irakasleok egunero ebaluatzen dugu, zergatik ez dute gure lana ere ebaluatuko?
  • Pertsonen arteko erantzukidetasuna indartzen du.
  • Beharrizanen araberako prestakuntza- planak eratzea ahalbideratzen du.

 

Nerea Begoña Lopategi

 

 

 

 

Entrada siguiente
Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: