PERTSONEN GAINEKO EBALUAZIOA:

ISEI-IVEIk antolatuan 2012ko PISA Simposioan, Gloria Macias-Lizasok egindako komunikazioan zioen irakasleen kalitateak eragin gehigarria duela ikasleek lortutako emaitzetan. Izan ere, errendimendu bereko bi ikasle, bata irakasle konpetenteak dituen talde batera bidalita, eta, bestea lorpen gutxiagoko irakasleak dituen talde batera igorrita, hiru urte beranduago, aipatutako bi ikasle horien artean 53th ezberdintasuna agertzen dela.

Beste askoren artean, datu honek irakasleriaren gaitasunaren eraginaz hausnartzen laguntzen digu, batik bat, ikas-irakas prozesuetan irakasle bakoitzaren gaitasun profesionalak izan dezakeen eragina aztertzen.

Gaia ez da berria. Delors (1996) txostenaren langile irakasleriaren ikuspegi berrien bilari buruzkoa den 7. kapituluan, irakasleriaren motibazio beharra, prestakuntza premia eta lanerako abilezi zehatzen ezinbestekotasuna azpimarratzen da ikasle-jendearen formazioan laguntzeko.

Ido beretik, UNESCOk, 2002an, osatu zuen txostenean irakasle-jendearen lanbide gaitasuna aipatzen da hezkuntzaren kalitate eta lorpenetan eragiteko.

Sanz-ek (2007), Teixidok (2008) diotenaren harira irakasle-gaitasun batzuk ezinbestekoak dira hezkuntza munduan lan egiteko. Guzti horietatik adimenak ondoen zehazten dituena Tort da (Carbonell eta Serran 2009an), eta berak honako adimen hauek aipatzen ditu: etikoa, erreflexiboa, kolegiala, akademikoa, kontextuala, pedagogikoa, emozionala, espiritula eta estrategikoa.

Perrenoudek (2008), bestalde, irakasleriaren 10 gaitasun-eremu ezberdinak, gela, familia, ikastetxe eta irakasleen prestakuntza ataza zehatzei lotutakoak aipatzen ditu.

Aurreko adituek aipatutako ebaluazio ereduek, zalantzarik gabe, pertsonen gaineko etengabeko hausnarketa eskatzen dute. Ez dira soilik baliabide eta egituretara mugatzen. Irakaslea egile eta eragile den heinean funtsezko rola betetzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eta, honenbestez, bere rola ere baloratua izatea merezi du. Laguntzan eta aholkularitza ibilbide osoan oinarritutako ebaluazioa; prozesuaren azken emaitza ulertzen eta aberasten lagunduko duen baliospen saioa.

Begoña Garamendi

 

 

Delors, J. (1996). Los cuatro pilares de la educación. La Educación encierra un tesoro. (pp.89-103). México: UNESCO.

UNESCO (2002). La Educación para Todos: ¿Va el mundo por el buen camino?. Recuperado de http//:www.unesdoc.unesco.org/images/0012/001297/129777s.pdf (consultado 12/14/2011).

Sanz, G. (2007). Cita en el aula, para hacer cosas juntos. En G. Casamayor (Coord.), Los “Trucos” del formador. Arte, oficio y experiencia (pp. 57-73). Barcelona: Graó.

Teixidó, J. (2008).  Competencias para el ejercicio de la dirección escolar. En Fernández, R., García, J. (Coords.), Competencias profesionales para la dirección de los centros escolares. XVIII jornadas estatales de F.E.A.E. (pp. 35-75). Albacete: Gráficas Cano.

Carbonell, J. y Serra, A. (2009). La vida escolar en un curso. Cosas que no siempre se explican. Barcelona: Graó.

Perrenoud, P. (2008). Diez nuevas competencias para enseñar. Barcelona. Graó

Anuncios
Entrada siguiente
Deja un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: